Q&A Dientes de Luna

Hona hemen sare sozialetan jasotako galderen erantzunak:

1- Azkena aretoko kontzertuko bakarrik iragarri dozue. Ez dago besterik?

Bai!! Laster iragarriko doguz data gehiago. 

2-Lehen ez ziñeten 5?

Bai, holan da. Utopista biran ere izan ziran Gorka eta Amaiur eta diska honetan garrantzia haundia izan dabe biek. Zuzenekoetan ikusiko dozue. 

3-Zein hizkuntzatan izango dira abestiak?

Disko honetako abestia euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Gainera, sorpresaren bat ere egongo da.

 4-Zein izan da Utopista birako kontzerturik onena zuentzako?

Kontzertu danak daukie zozer berezia, baten bategaz geratu behar bagara, beharbada aurkezpeneko kontzertuagaz geratu giñen. Lehenengoz zure abesti berriak aurkeztea zure jarraitzaileen artean oso momentu polita da. 

5- Ez dot ikusten mezu argirik portadan? Zer dala eta portada hori?

Abesti barriak entzundakoan argiago ikusiko dozu zein dan portadaren esanahia.

 6- Madrilera itzuliko zarie? Zaragoza?

Madrilera seguru bueltatuko garela. Utopista biran bizi izan genduana itzelezkoa izan zan. Zaragozara juateko kriston gogoak daukaguz eta horretarako gagoz lanean. 

7- Disko barria noizko? Spoti eta bestelako plataformatan eskegiko dozuez?

Noski baietz. Plataforma guztietan eukiko dozuez. Laster honen barri izango dozue. Irrikitan gaude!

 8- Onintza 😍.

Onintza artista bat da. Berarekin lan egiteko aurkera izan genduan eta lehenengo momentutik bikan joan zan dana!

ddl atmosfera horiz. 1 sep..JPG

Dientes de Luna Dientes de Luna

Dientes de Luna, Bekoibarra Kalea, Gernika-Lumo, PV, 48300, Spain