Kutxi Romero

OTOÑO EN BLANCO KUTXI ROMEROREKIN

Otoño en blanco bideolyric-a aurkezten dugu. Oraingoan kolaborazio oso berezi bat izan dugu gure artean; Marea taldeko Kutxi Romero handia hain zuzen ere. Utopista diskoko kantarik sentikorrenetariko batean parte hartzen du, udazkenak sentiarazten dizkigun hotzikara horien artean, bere ahots urratuaz baliatuz gu berotzen gaituen bitartean.